BKEren gazte mailako mutilak, eskubaloian Gipuzkoako txapela lortzeko lehian

Julen Iriondo 2016ko aza. 15a, 11:47

Arrano Taberna BKEk 30 eta 28 irabazi dio asteburuan Eibarri. Bi puntu hauekin hirugarren daude Gipuzkoako Txapelketako bigarren multzoan, Tolosa eta Bidasoa baino puntu bat gutxiagokin, bi jardunaldiren faltan. Zapatuan, 16:00etan Labegaraietan, Bergararen eta Tolosaren arteko partidua izango da.

Bi lehenen artean sartzeko aukera bakarra Tolosari irabaztea izango da Bergararentzat. Bi multzoetako lehen biek lau taldeko liga jokatuko dute Gipuzkoako Txapelduna zein izango den erabakitzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak