San Juan ermitako eskultura gotikoei buruzko hitzaldia zapatuan

Maite Txintxurreta 2016ko aza. 14a, 12:51

Jesus Muñiz Petralanda adituak eskainiko du, ermitan bertan, 11:00etan. Laboratorium museoaren programazioaren barruan dago berbaldia.

Historiagilea eta Erdi Aroko arte higigarria ikertzen espezializatua da Jesus Muñiz Petralanda. Bergara da Gipuzkoan ermita gehien dituen bigarren udalerria, eta horietan aurki daitezkeen altxorrak ezagutarazteko antolatu dute saio hau.

San Juan ermitaren barruan oraindik ere estilo gotikoko lau irudi ikus daitezke: bi San Juan Ebanjelari (bata XIV. mendekoa, eta bestea XVI.aren hasierakoa), XV. mendeko Andre Mari bat, eta ermitako irudi titularra den San Juan Bataiatzailea, XV. mendearen azken urteetakoa.

Hitzaldian zehar, pieza horien azterketa historiko-artistikoa egingo du Muñizek, bai ikonografia aldetik, baita forma aldetik ere. Horrela, rudiok dituzten jarrerak, ikurrak, jantziak edo ezaugarriak deskribatuko ditu; eta iturri grafikoei buruz hausnartuko du, hau da, nondik aterako zuten irudi horiek egiteko eredua, zer nolako iturri grafikoak erabili ahal izan zituzten.

Bada, irudi horietatik abiatuta Euskal Herriko irudigintza gotikoa zabal landuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak