Datorrena, Mizpirualde egoitzaren astea

Julen Iriondo 2016ko aza. 11a, 15:01

Mizpirualde egoitzaren astea izango da datorrena. Astelehenean hasi eta zapatura bitartean askotarikoak izango dira egoitzan.

Astelehena 14 

17:00 Antxon magoaren ikuskizuna

18:15 Musika eskolako hari taldearen emanaldia

Asteartea 15

17:00 Pentsamendu baikorrari buruzko hitzaldia, Lahar elkargoaren eskutik

18.15 Musika eskolako hasiberrien abesbatza eta akordeoi taldearen emanaldia     

Asteazkena 16

17:00 Nagusilaneko Zumarragako Mendizahar joteroen emanaldia

18:15 Musika eskolako txistu eta dantza taldeen emanaldia

Osteguna 17

17:00 Ipuin kontaketa musikarekin, Vanesaren eskutik

18:15 Musika eskolako flauta, saxo eta klarinete taldeen emanaldia

Ostirala 18

17:00 Musikoterapia saioa, Jose Luisen eskutik                      

18:15 Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia

Larunbata 19

11:45 Meza, abesbatzak girotua

13:00 Bazkaria, Alai taldearen emanaldia eta dantza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak