Oraingoan elkarteko kideek Nafarroako Baizako gailurra igoko dute. Egun guztiko irteera izango da, eta mendi irteeraren ostean bazkaria egingo dute. Goizeko 08:00etan Bergarako Udal pilotaleku kanpoan geratuko dira bertatik autobusean abiatzeko. Izena emateak 40 euroko kostua izango du, eta hau azaroaren 14a baino lehen egitea komeni da. Horretarako, astelehen, ostegun eta ostiraletan elkarteko bulegoak zabalik egongo dira 19:00ak eta 20:00ak bitartean. Dena den, norbaitek azken orduan joatea nahiko balu, 943 76 48 51 telefono zenbakira deitu ahal izango du.