ZTB jardunaldien azken eguna, gaztetxoei zuzenduta

Julen Iriondo 2016ko aza. 11a, 10:19

Bihar, zapatua, amaituko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak, bi ekintzarekin. 09:30ean eta 11:30ean Girls and Tech izeneko camp teknologikoa izango da, eta arratsaldean kimika esperimentuen tailerra.

Goizeko saioak 8 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta daude, eta bereziki neskei, teknologiarekin lotutako gaiekiko haien interesa mutilenaren azpitik dagoela kontuan izanda. Argi, kolore eta mugimendu efektuak sortzeko LED teknologia erabiliko dute esku artean aurreneko saio honetan. Txanda bakoitzean hamasei lagunentzat izango da lekua, eta izena eman behar da aurrez Laboratorium museoan –www.laboratorium.eus–. Azkenik, 17:00etan, kimika esperimentuen tailerra egingo dute, Kimikarin, 8 eta 12 urte artekoentzat. Izena aurrez eman behar da hemen ere, eta 30 lagun onartuko dituzte gehienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak