Hainbat ekintza Osintxun, ‘Azaroa gaztainetan’ barruan

Julen Iriondo 2016ko azaroaren 9a

Kiki, Koko eta Moko.

Gaur –egubakoitza– da egitarauko aurrenekoa: 22:15ean hasita, Imanol Ituño magoaren ikuskizuna izango da Txuringo tabernan. Hilaren 20an, berriz, 17:30ean, Kiki, Koko eta Moko pailazoek Parranda tutiplen ikuskizuna eskainiko dute frontoian. Hurrengo egunean Animen Eguna ospatuko dute, eta gaztainak eta sagardoa izango dira plazan 19:00etan hasita. Hilaren 25ean Andoni Olabegogeaskoetxearen bakarrizketa entzun eta ikusteko aukera izango da; 22:15ean hasiko da ikuskizun hau ere. Azaroa gaztainetan egitarauarekin amaitzeko, azkenik, jubilatuen bazkaria egingo dute hilaren 27an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak