Euskara eta aniztasuna, Auzokoren eskutik

Julen Iriondo 2016ko aza. 10a, 06:00
Emakumeen taldekoak.

Jardunaldiak egingo dituzte datorren astean. Askotariko jatorritako jendea euskarara hurbiltzea du helburu ekimenak, eta bertan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz egindako dokumentala aurkeztuko dute, besteak beste.

“Elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da gure erronka”. Eta erronka horretan lagungarri, jardunaldiak antolatu dituzte datorren asterako. Asteleheneko eta martitzeneko hitzaldiaren eta tailerraren ondotik, Auzokoak dokumentala aurkeztuko dute eguaztenean, Auzokoren helburuetan euskaldunon ekarpenak duen garrantzia azaleratu nahi duena, ekimenean parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz. Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute.

Auzokok hainbat talde ditu egun Bergaran: Osintxukoa astelehenetan batzen da, 18:30ean ludotekan; emakumeena, eguaztenetan 18:30ean; eta talde zabala, barikuetan, 10:30ean talde bat eta 18:00etan bestea, emakumeena bezala Udal Liburutegian. Informazio gehiagorako Jardunera ere jo daiteke.

 

AZAROAK 14, ASTELEHENA

Gipuzkoa aniztasunaren aurrean hitzaldia

Agustin Untzurruntzaga ( SOS Arrazakeria)

18:30ean Irizar jauregian

AZAROAK 15, ASTEARTEA

Compartimos tailerra

Zergatik euskara ikasi?

¿Por qué aprender  euskara?

18:30ean Irizar jauregian

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

Auzokoak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

19:00etan Zabalotegi aretoan

AZAROAK 17, OSTEGUNA

Munduko musika emanaldia

Irala kalean, 18:30etik aurrera

AZAROAK 18, OSTIRALA

Zatoz auzoko ezagutzera!

Udal Liburutegiko ganbaran, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak