Prozesuaren eta ponentzien aurkezpena egingo dute Artatseko batzarrean, Sorturen zuzendaritzarako hautagai diren bi pertsona lagun: Jone Etxeberria eta Aimar Altuna.
Aurkezpena –eztabaida prozesua bezala– herritar guztientzat irekia da, Sortutik azaldu dutenez, eta "zalantza guztiak argitzeko aukera paregabea" izango dela adierazi dute.
Prozesuan zehar ponentziak eta zuzendaritza taldeak barne hauteskunde edo primaria bidez onartu eta aukeratuko dituzte: hala, "parte-hartzaile guztien iritzia eta bozka kontuan hartzeko" akreditatu beharra dago. Izen emate horretarako bi aukera daude: www.sortu.eus web orrian edo gaurko aurkezpenean bertan: "Dagoeneko 4.000tik gora euskal herritar akreditatu dira, baina askoz gehiago ere izateko ahalegina egiten ari gara".
"Aurkezpenaren amaieran, giro goxoan, lehen iritziak elkarbanatzeko aukera izango da luntx goxo batez lagundurik". Herritar orori egin diete Sortutik parte hartzeko gonbidapena.