Gaur hasiko dira Ipintzan harmailak jartzeko lanak

Maite Txintxurreta 2016ko aza. 7a, 10:34

2017. urte hasierarako harmailak bukatuta egotea aurreikusten dute Bergarako Udaletik.

Argazkian ikusten dena bezalako itxura izango dute Ipintza futbol zelaian eraikiko dituzten harmailek. Kiroldegi aldera kokatuko dituzte, eta gurpil aulkian dabiltzanendako kiroldegiko tabernatik sarbide berezia izango dute.

Udalak lehiaketa publikoa zabaldu zuen, eta azkenik Gabika enpresari esleitu dizkiote harmailen eraikuntza lanok, 141.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Hala, gaur lanak hasi eta aurreikusten dute 2017. urte hasierarako bukatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak