Profesional ziren garaiko kamisetak, orduko argazkiak eta egunkarietako albisteak... 1960ko eta 1970eko hamarkadatan profesionaletan aritu ziren lau txirrindularien gainekoak jasotzen ditu erakusketak. Atzo, egubakoitza, egin zuten inaugurazioa eta hilabete osoan egongo da ikusteko aukera. Inaugurazioan izan ziren aipatu txirrindulariak, Lokatzako ordezkariekin batera.