Abian da Bergarako Euskal Triviala

Bergarari buruzko ezagutza lantzeko jolasa da eta bertan edonork parte hartzeko aukera izango du, banaka zein taldeka (gehienez 4 pertsona).

Parte hartzaileen adinaren arabera hiru kategoria egongo dira:

A kategoria: LH 4, 5 eta .

B kategoria: DBH eta Batxilergo.

D kategoria: 18 urtetik gorakoak.

Herriari buruzko galdetegi batzuk bete behar dira parte hartzeko eta behin hauek erantzun ondoren jarriko diren kutxetan sartu beharko dira erantzunak. Bete beharreko galdetegiak eta kutxak ikastetxeetan, udaletxean, kultur etxean, Agorrosinen eta gaztelekuan egongo dira.

Galdetegiak erantzun eta kutxetan sartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Behin erantzun guztiak jaso ondoren, euskarazko kultur produktuak edo ekitaldietarako sarrerak zozketatuko dira abenduaren 13an, 18:30ean, kultur etxean. Zozketa honetan sartuko dira, gutxienez 12 erantzun zuzen eman dituzten parte hartzaile guztiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.