Orain berrargitaratu den Urrundik liburua 1945an idatzi zen moduan plazaratzea erabaki dute bultzagileek, Telesforo Monzonek "orduan zeukan idazteko gisara".
Ekitaldia publikoa izango da, hau da, edozein hurbil daiteke bertara.
Urrundik izan zen Telesforo Monzonen lehen liburua eta hari omenaldi modura argitaratu du Begiraleak Elkarteak, Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzaz.
Euskal kulturaren alde
1932an eta 1933an hainbat bilkura izan ziren Donibane Lohizunen euskal kulturaren aldeko elkarte bat sortzeko eta egindako lanak bere fruitua eman zuen 1935ean, urte horretan sortu baitzen Begiraleak Elkartea. Sortzaileen artean ziren Mixel Dihartze, Elise Aramendi, Piarres Lafitte, Eugène Goienetxe, Jauregiberri medikua, Iratzeder, Madalena Jauregiberri…
Elkartearen helburua euskal literatura zabaltzea eta indartzea da. Hauek dira elkarteak lantzen dituen arloak: antzerkia, kantua, dantza, literatura, mendia, sukaldaritza, etnografia, euskal bestak… Berrehun bazkidetik gertu dauka eta gaur egun lehendakaria Xabier Soubelet da.