Zientzia eta umorea eskutik Bergaran, Wolfram Deuna ekitaldian

Eneko Azkarate 2016ko aza. 2a, 15:09

Bueltan da zientzia eta umorea uztartzen dituen jaia: Wolfram Deuna; ekitaldi "fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa". Zientziaren Astearen barruan, Bergarako Aroztegi aretoan izango da, azaroaren 10ean, 19:30ean.

Zientziaren Astearen barruan, aurten ere Bergaran ospatuko da euskal zientzialarien "zaindari apokrifoa", bost minutuko bakarrizketa zientifikoz osatutako ekitaldi baten bidez.

Hauek izango dira hizlariak:

  • Ibon Cancio Uriarte.
  • Miren Karmele Gomez Garmendia.
  • Uxoa Iñurrieta Urmeneta.
  • Edu Lartzanguren Urdangarin.
  • Ainhoa Latatu Nuñez.
  • Josu Lezameta Larrabeiti.
  • Josu Lopez Gazpio.
  • Idoia Torregarai Martija.

Gidari-lanetan, berriz:

  • Alaitz Otxoa de Eribe Agirre Elhuyarreko kidea.

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu baitzuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. "Wolfram Deuna jai-giroan zientziaz gozatzeko aukera aparta izango da, eta denok gonbidatuta zaudete" diote bultzagileek, Bergarako Udalak, Laboratorium museoak eta Elhuyar zientzia elkarteak.

Umorezko zientzia-hitzaldi hauek, "dosi homeopatikoetan", Bergarako Aroztegi aretoan izango dira, azaroaren 10ean, eguena, 19:30ean

Aurretik, gainera, Laboratorium museora bisita gidatua egiteko aukera izango da, 18.30ean.

Biak, bisita eta hitzaldiak, ekitaldi irekiak dira, doakoak, eta ez dago izena eman beharrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak