'Arimen gaba'-ren barruan, hainbat ekintza Bergaran asteburu osoan

Iraganeko Oinatzak jakintza eta zientzia elkarteak eta gaztetxeak antolatu dute ekitaldi sorta: "Arimen gaba-k betidanik izan du kutsu misteriotsua gure gizartean. Ulergaitzak diren fenomenoak eta heriotzaren dolua gainditzeko modua izan zitezkeen gau horretan burutzen ziren erritoak; baina, horrez gain, gure hildako senideak gogoratzeko jaia ere bazen".

Debagoienean baziren urriaren 31ko gauean kalez-kale, moldatutako kalabaza eskutan hartuta, errito pagano horri eusten ziotenak eta, Iraganeko Oinatzak elkartearen helburuetako batzuk direnez "herrietako memoria egunera ekartzea eta kulturaren ezagutzan sakontzea", ekintzok antolatu dituzte.

Eguna: Urriaren 28a

Lekua: Bergarako Kartzela Zaharra

-17:30: Eskulan tailerra haur zein helduentzat.

-22:30: Laburmetraiak eta beldurrezko film klasikoa: El príncipe de las tinieblas.

Eguna: Urriaren 30a

Lekua: Ariznoa plaza, epaitegi aurrean.

20:00: Bautista Bergarako leprosoa bisita gidatu antzeztua (euskaraz; 22:00etan, gazteleraz).

Prezioa: 5€/pertsona.

Izena emateko: 695753430

Lekua: Bergarako Kartzela Zaharra

23:00: Kontzertua: The Misfitz eta Otto Ramone; ondoren, DJ Session by Pablo MOTOS (Jon Danzing)

Eguna: Urriaren 31a

Lekua: Bergarako Kartzela Zaharra

21:30: Mozorro jaia luncharekin

22:00: Laburmetraiak eta beldurrezko film klasikoa: Brain dead, tu madre se ha comido mi perro

00:00: Dj session Dj Muerte & Dj Wolf-Framio-rekin

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.