- 10:30ean ezagutza jolasak eta jolas kooperatiboak, Seminarioko karpan.
- 12:00ak inguruan ludotekan bertan, pintxo dastaketa. Haurrak izan ziren sukaldari eta sormena landuaz pintxo ederrak egin zituzten.
- 13:30 inguruan bakoitzak bere etxetik ekarritako bazkari gozoa jan zuten ludotekan bertan.
- 14:30 aldera, aurpegi margoketa eta 15:30ean magia ikuskizuna izan ziren.
Guztira, 60 bat ume eta bost hezitzaile egon ziren.