Garai baten amaiera: Tradizioa versus modernitatea. Valleko kondea, bere argazkien bitartez, bukatzen ari zen bizimodu baten adierazlea da; modernitatea eta tradizioa elkarrekin azaltzen dira. Bergarako XIX. mendeko bukaeratik XX. mendeko 30eko hamarkadara arteko gizarte-aldaketaren erretratua da.
Gaia hobeto ezagutzeko, Alfonso Otazuk egindako ikerketaren liburua El fotógrafo frente a la cámara y de cerca: Notas sobre el Conde del Valle (Bergara 1863–Donostia-San Sebastián 1953) artxiboko webgunean kontsultatu daiteke, HEMEN.
Bergarako historia hobeto ezagutzeko beste pausu bat da.
Argazkilaritzaren historia. Erakusketan ikus daiteke Valleko kondearen argazki-fondoaren aberastasuna. Kondearen argazki-zaletasunak aukera ematen digu formatu eta teknika ezberdinak ezagutzeko –autokromoak, linterna magikoak– eta baita oso argazkilari ospetsuak ere –Napoleon edo Laurent, esaterako–. Erakusketan, besteak beste, anaglifoak ikus daitezke, irudi estereoskopikoetatik abiatuta eginak.
Valleko kondearen fondoa eta udal artxiboa. Azpimarratu egin nahi dugu dohaintzen garrantzia. Fondoaren argazki gehienak dohaintza partikularren bidez jaso dira udal artxiboan. Gure ustez, horrek erakusten du bergararrek kultura eta ondareari buruz duten sentsibilitatea, udal artxiboa egiten ari den lanarekin bat eginda, lan ona eginez bide onetik goazela erakutsiz. Hau da gure lana: argazkiak jaso, garbitu, kontserbatu, digitalizatu, deskribatu eta eskuragarri jartzea.
Aroztegi aretoaren ordutegia:
- Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
- Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
- Domeketan: 12:00-14:00.