'Feriatzaileak' fikziozko nobela aurkeztuko du Bergaran Patxi Larrionek

Eneko Azkarate 2016ko urr. 25a, 12:17

Patxi Larrion, erdian, duela aste batzuk, liburua aurkezten, Donostian.

Patxi Larrion bergararrak Feriatzaileak (Susa) fikzio liburua aurkeztuko du eguaztenean Bergaran. 19:00etan Irizar jauregian izango da.

Historialaria da ikasketei dagokienez, azkeneko urteetan Nafarroako Gobernuarentzako euskara irakasle dabilen arren. Hala ere, idazle moduan ere aurkez daiteke Bergaran jaio baina aspaldi Iruñean bizi den Patxi Larrion. Nobelaren nondik norakoak kontatzen ariko da jaioterrian. Nobela, dagoeneko liburu-dendetan eros daiteke.

Hemen, liburuaren laburpena:

"Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat lanean ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera. Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa, ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da Feriazalelak nobelaren kontakizuna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak