Familiaren eta eskolaren arteko harremana landuz txikien garapena sustatzen ikasteko hitzaldia

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 25a, 11:14

Azaroaren 8an, 18:00etan Irizar jauregian izango da solasaldia, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendua, bereziki. Joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ondorengo telefonoetan: 943779126 edo 943779165.

Gurasotasunaren inguruan lanean diharduen Etxadi taldearen eskutik izango da azaroaren 8ko hitzaldia. Bertan, familia eta eskola arteko harremana eta komunikazioa adin txikikoen garapena sustatzeko gako izateko estrategia praktiko batzuk aurkeztuko dituzte.

"Zer behar dugu komunikazioa eraginkorra izateko?" izango da gai nagusia, eta galdera horri erantzuteko jarraibideak azalduko dituzte. Hala, "jarrera positiboak" sustatzearen garrantziaz arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak