Elkarrekin bazkaldu eta dantzan eginda bukatu dute 20. Kulturaldia San Joxepeko erretiratuek

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 23a, 09:41

Urriaren 13an hasitako kultura astea bukatu zuten atzo, zapatua, bazkaria eginda Bergarako erretiratuek. Bukaera borobila eman diote 20.ez antolatu duten Kulturaldiari.

Kultura eta gizarte ongizatea izan dira aurtengo gai nagusiak, eta izan dituzte hitzaldiak, erakusketak, irteerak… Egubakoitzean, Oñatiko Ikusi-Makusi antzerki taldeko kideek Hospital o manicomio antzezlana eskaini zieten Zabalotegin, eta umorea nagusi arratsalde pasa polita egin zuten.

Atzo, ostera, mahaiaren bueltan elkartu ziren San Joxepen bertan. Giro onean bazkaldu zuten, eta gero, dantzan egin. Zozketak ere izan zituzten eta opari ederrekin etxeratu ziren asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak