Gaztela eta Leoneko konpainiak San Martin plazan kokatu duen txabola itxurako eraikienean egin du saioa, eta barruan izan den jendeak 40 minutuko iraupena izan duen txontxongilo espektakulua ikusteko aukera izan du. Ikuskizunaren aurretik, 10:00etan hasita, Animatu izeneko Stop Motion tailerra egin dute Aroztegi aretoan. Bertan izan direnek teknika hau gertutik ezagutzeko aukera izan dute.