Xabier Sanchez: "Inoiz baino jende gehiago gabiltza zineklubeko antolaketa lantaldean"

Martxan da berriro ere Kartzela Zaharrean Dynamo zinekluba. Eguaztenero, 21:00etan pelikula bat proiektatzen dute. Datorren astean Donnie Darko filma izango da ikusgai gaztetxean. Xabi Sanchez zineklubeko partaideetako bat da.

Nola doa ikasturte berria?

Oso ondo. Beste urte batzuekin alderatuz jende asko ari da filmak ikustera etortzen, eta, antolaketa taldean ere inoiz baino jende gehiago bildu gara. 15 pertsona inguru gara, eta ardura banatuago dago denon artean.

Eguaztenero 21:00etan. Zer dela  eta aukeratu duzue ordutegi hori?

Aste barruko egunetan zerbait desberdina egin ahal izateko aukeratu genuen eguaztena. Eta 21:00ak ordu egokia iruditu zitzaigun, aste barruko eguna izanik, filmak ez daitezen oso berandu bukatu.

Zelakoa da antolaketa?

Horizontala da. Bilera gutxi egiten ahalegintzen gara, eta astero kide bana arduratzen da pelikula hautatzeaz eta proiekzioaren hasieran aurkezpen txiki bat egiteaz. Muntaia auzolanean egiten dugu, eta bukatzean denon artean jasotzen dugu. Parte hartu nahi duen edonorentzat ateak zabalik dauzkagu, jar dadila gurekin harremanetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.