Ekitaldia, Bergarako udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Bergarako Udaleko autoritateek parte hartuko dute, baita UNED zentraleko ordezkariak eta UNED-Bergarako zuzendariak ere. Ekitaldian 2014/2015 ikasturtean lizentziatura lortu zuten ikasleei ere diplomak eskainiko zaizkie.
Gainera, Bergarako Musika Eskolako hari-instrumentuen taldeak emanaldia eskainiko du.