Bergara eta Elorregi arteko bidegorria itxita egubakoitzera arte

Artxiboko irudian, txirrindulari bat Labegaraieta inguruan, bidegorritik.

Bergarako Udaletik adierazi zutenez, Bergara eta Elorregi arteko bidegorria egubakoitza bitartean itxita egongo da. 2.549 metroko luzera duen bidegorrian artapen lanak egiten hasi dira eta, beraz, egun hauetan 08:00etatik 17:30era bitartean itxita egongo da erabiltzaileentzat. Zapatutik aurrera, ohiko moduan erabili ahal izango da. Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi du txukuntze lanek sor ditzaketen eragozpenen aurrean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.