Egunotan zehar, herriko hainbat agertokitan izango dira txotxongilo emanaldiak: San Martin plazan, Zabalotegin, Gaztetxean...
Mostraren antolatzaile nagusia Taun Taun taldea da, eta bertako kide den Itsaso Azkarate gonbidatu dute beste behin ere Txapako mikrofonoetara, mostraren inguruko xehetasunak konta ditzan. Emanaldietan parte hartuko duten kideak ere elkarrizketatuko dituzte.
Nola entzun
Eguaztenean bertan irratsaioa zuzenean emititzeaz gain, eguenean 22:00etan eta egubakoitzean 13:30ean ere izango da entzuteko aukera. Internet bidez ere entzun ahal izango da, txapairratia-org atarian.