Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzako kideak:
Larunbatean, izugarrizko esperientziaz gozatzeko aukera izan zuten gure abeslariek Arantzazun Arthitz fundazioak antolatutako ikuskizunean. Koldobika Jauregiren, Uholde Handia Arkaren istorio bat ikus-entzunezko performance-an, hartu zuen parte, Nagore Sanz eta Marije Ugaldek zuzentzen duten Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak, Susana Cencillo soinujolearekin, Hilario Rodeiro perkusionistarekin eta Marije Ugalde sopranoarekin, hain zuzen. Perfomance-a Arantzazuko Gandiaga Topagunean egin zen eta aretoa bete zen. Beste behin, kantatzeaz gain, eszenan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten, gure abeslariek, nahiz eta orain arte egindakoa oso ezberdina izan.