Lazpiurrek zerbitzu komertziala eta teknikoa emango du Txinan

Leire Kortabarria 2016ko urr. 18a, 08:00
Cy-Timeko langileak, Bergaran.

Lazpiurrek Txinan hedatzeko beste pauso bat eman du, zerbitzu komertziala emateko enpresa bat kontratatuz

Lazpiurrek Cy-Time enpresa txinatarrarekin hitzarmena egin du, Txinan Lazpiurren makinen zerbitzu komertziala eta teknikoa eman dezan. Lazpiurren inspekzio-makinen banatzailea da Cy-Time Txinan sei urtetik hona.

Kolaborazio hori handituz, Lazpiurrek Txinan hedatzeko pauso garrantzitsua eman du. Txinako merkatuak garrantzi handia du Bergarako enpresarendako.

Lazpiurreko Salerosketa Sailaren esanetan, “beste enpresa batzuek makina bat saltzen dute, eta, arazoren bat baldin badauka, inor ez da haraino joaten hura begiratzeko. Aldiz, Lazpiurrek makina bat saldu eta, aurrerago, edozelako zerbitzuren bat behar badu, guk eman egiten diogu; hemen, Alemanian edo Txinan. Horrek beste batzuengandik desberdintzen gaitu”.

Cy-Timeko langileek oso ondo ezagutu behar dituzte Lazpiurren makinak. Hori dela eta, Cy-Timeko langile batzuk Bergarara etorri dira bertatik bertara makina horiek nola dabiltzan ikasteko eta formazioa jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak