Bergarako besarkadari buruz gehiago ikasteko aukera museoan

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 14a, 17:01
Laboratorium museoko erakusketan ikusgai dagoen dokumentuetako bat

Laboratoriumen ikusgai dagoen erakusketaren bisita gidatuak eta hitzaldia izango dira datozen egunotan.

Laboratorium museoan dagoen Bergarako besarkadari buruzko erakusketaren bueltan hiru kultura ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Hala, hitzaldi bat eta bi bisita gidatu izango dira erakusketa ezagutzeko.  

Aipatutako erakusketa hori azaroaren 1era arte izango da ikusgai, eta sarrera librea da.

Mikel Alberdiren hitzaldia

Urriaren 20an, 19:00etan hasita, Mikel Alberdi historialariak Karlistak eta Liberalak: Zumalakarregitarrak izenburudun hitzaldia eskainiko du museoan.

"Askotan pentsatzen dugu lehenengo karlistadan Euskal Herrian soilik karlistak zeudela. Egia da karlismoak indar handia izan zuela, baina euskaldunen artean baziren ere liberalak zirenak", azaldu du Xabier Aranburu museologoak. Hain zuzen, "adibiderik aipagarriena" Zumalakarregirena dela dio: Tomas Zumalakarregi karlistek eduki zuten jeneralik garrantzitsuena izan zen. Baina familia berdinean bazen liberal bat, Tomasen anaia, Migel, Madrilgo gorteetan diputatu eta senatari izatera iritsi zena".

Mikel Alberdi Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoako Dokumentazio Zentroaren arduraduna da, eta Tomas eta Migel Antonio Zumalakarregiren biografiak argitaratu ditu.

Bisita gidatuak

Hilaren 22an, zapatua, Bergarako Besarkadari buruzko erakusketaren komisarioa ere baden Alberdik bisita gidatua egingo du. 11:00etan izango da, euskaraz.

Hilaren 29an, berriz, ordu berean, beste bisita gidatu bat egingo du Mikel Alberdik, kasu horretan gazteleraz.

Erakusketaren harrera

Abuztuaren 31n ireki zuten Laboratoriumen Bergarako besarkadari buruzko erakusketa, eta Xabier Aranburu museologoak dio momentuz "harrera ona" izaten ari dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak