Udalak komunikazioa garatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 14a, 16:49

Komunikazio plan estrategiko batean lanean dabil Bergarako Udala. Lehen fasean Udalaren komunikazioaren diagnostikoa egingo dute, eta bigarrenean, berriz, herritarrek udalarekin duten harremanarena. Horretarako, bergararren ekarpenak jasoko dituzte. Inkesta bat egingo dute, urriaren 28ra bitartean erantzun daitekeena. Galdetegia Udalaren webgunean (www.bergara.eus), kiroldegian, liburutegian eta Udalean bertan aurki daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak