Azaroaren 7tik abenduaren 22ra izango da bigarren ikastaro hau, astelehenetik eguenera, 15:00etatik 20:00etara.
Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren sistema periferikoak analizatzea eta programak garatzea da ikastaroaren helburua. Landuko dituztenak: roboten programazioa (30 ordu), ikusmen artifizialdun makina (20), sentsoreak (30) eta metrologia (40).