"Acheritogarayk antolatu digu bira. Aurreko astean, Boisen (Idaho), San Frantziskon eta Chino (Los Angeles) herrian izan ginen. Aste honetan Renon (Nevada) erakutsi dugu eta bihar New Yorken izango da azkeneko emanaldia. Gustura gaude, harrera oso ona egin digute", azaldu du Altunak.
Amama filmaren soka luzea da, baina bestelako proiektuetan ere ari da Altuna; horien artean, gaur zinema areto komertzialetan estreinatuko duten Kalebegiak film kolektiboan. (Ikus gaurko Puntua aldizkaria).