Txerra Rodriguezek 'Sutondoko kontuak' aurkeztuko du urriaren 19an Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 11a, 14:47

Liburuaren azala eta egilea, Txerra Rodriguez. Argazkia: Kulturklik.

Jardun euskara elkarteak antolatu du aurkezpena, Hasi etxetik… eta euskaraz  mundura zikloaren barruan. Urriaren 19an izango da, Irizar jauregian (19:00). "Beste leku batzuetan ere eman izan da hitzaldi hau eta arrakasta handia izan du", diote antolatzaileek.

Txerra Rodriguez Emun-eko hizkuntza aholkularia da, ahaztu barik soziolinguistika teorikoa eta, batez ere, soziolinguistika horren dibulgazioa.

Sutondoko kontuak bere lehen liburua aurkeztuko du hilaren 19an Irizar jauregian: "Txatalez osatutako liburua duzu hauxe. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasunera maiz. Baina ilusioak eta kemenak blaitzen dituzte liburu honen istorioak. Liburuan, gainera, ez dago disimulurik. Sutondoko lapikoetan zer dagoen argi erakutsi nahi izan du egileak, bere ikuspuntua argi utzi du, han eta hemen egin dituen lapurretetan, baita berak esandakoetan ere. Sutondora batu, su berriak pizten eta su zaharrak mantentzen. Garenaren eta izan nahi dugunaren arteko amildegian zorrotz. Berbatik berbara saltoka adarrik adar, baina euskaltasun berriaren enborrari lotuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak