Lanbide Orientazio zerbitzu ibiltaria Bergaran izango da martitzen eta eguaztenetan

Eneko Azkarate Laspiur 2016ko urr. 11a, 12:54

Bergarako Udalak orain arte eskaintzen zuen orientazio zerbitzua berriro ere abian jarri du, hiru hileko etenaldiaren ondoren. Zerbitzua dagoeneko abian da, martitzen eta eguaztenetan, 09:00etatik 13:00etara eta interesatuek aurrez eskatu behar dute txanda Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (943 77 91 65), bertan kokatuta baitago.

"Langabezian dauden herritarrei edo enplegua hobetu nahi dutenei lagundu eta aholkularitza emateko zerbitzua da. Bulego hau ahalik eta erreminta eraginkorrena izatea nahi dugu, langabeziari aurre egitea gure lehentasun sendoenetakoa baita. Horregatik, herritarrak bulegoak erabiltzera animatu nahi ditugu", agertu du Sabino Azkarate Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak