Flamenkoa nagusi San Juango ermitan

Txomin Madina Milikua 2016ko urr. 9a, 15:27

La Jose atzo San Juango ermitan emandako kontzertuan.

La Josek flamenkoz eta bestelako doinuen fusioz bete zuen atzo iluntzean Bergarako San Juan auzoko ermita. Musika eta kultura auzoetara zabaltzeko martxan jarritako egitasmoaren lehenengo kontzertuak erantzun ona izan du.

110 lagun inguru elkartu ziren atzo Bergarako San Juan auzoko ermitan La Jose artista madrildarrak emandako kontzertuan. Flamenko doinuak lantzen ditu batez ere La Josek, eta horiek izan ziren nagusi atzoko kontzertuan, baina bestelakorik ere eskaini zuen; esaterako, boleroak, fadoak eta erritmo sefardiak. Jose Luis Monton gitarra jolea eta Ivan Mellen perkusio jolea alboan zituela, entzuleak bereganatu zituen abeslariak, kanturen baten edo bestean parte hartzera ere gonbidatuz.

Musika eta kontzertuak auzoetara eramateko ekimenaren lehen saiakera izan zen atzokoa, eta Udalarekin batera emanaldia antolatu duen Obieta Auzo Elkarteko kide Jesus Agirreren esanetan erantzun ona izan du. Ez bakarrik auzotarren artean, izan ere autobusez edo autoz  hainbat bergarar joan ziren kontzertura eta egon zen Arrasatetik joan zenik ere. “Jendea gustura geratu da, eta horrelako gehiago antolatzera ere animatu gaituzte”, dio Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak