Lau obra eskaini ditu Bandak: hasteko, euskal martxa jo dute, danborradan jotzen dena –normalean, beti jotzen dute euskal autoreren baten obraren bat–; ondoren, Via Aurelia izeneko obra jo dute, modernoagoa, desberdina. Gero, Gigantes y cabezudos –Zarzuelako selekzioa– jo dute eta azkenik, My Fair Lady musikalarekin amaitu dute emanaldia.
2 edo 3 urtean behin eskaintzen du Bergarako Udal Bandak kontzertua Osintxun, eta bertako auzotarrek eskertu dute emanaldia. Pilotalekuko harmailak bete egin dira. Amaitutakoan, auzotarrek luncha eskaini diete bandako kideei.