Gozatu ederra hartu dute Santa Marinara gerturatu diren 60-70 lagunek, Amaia Azpiazu sopranoaren ahotsarekin eta Aitor Olea organo-jolearen doinuekin. Aurten bi debagoiendarrek eman diote hasiera Bergarako organo erromantikoaren zikloari.
Oñatiko sopranoak eta Oleak, disko kaleratu berri dute, eta Santa Marinan disko horretako piezak eskaini dituzte. Aita Madina konposatzailearen piezak dira, eta entzuleek gustura gozatu dute organoaren eta Azpiazuren ahotsaren arteko melodiekin.