Arranoko pilota txapelketako finalaren aitzakian, festa eguna

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 6a, 12:22

Iazko finala ikustera gerturatutakoek Arrano tabernaren itxieraren aurkako argazkia atera zuten

Gallastegik eta Josuk osatutako bikoteak eta Ugartek eta Irizarrek osatutakoak jokatuko dute txapela.

Arrano tabernako 3. binakako pilota txapelketaren finala jokatuko dute zapatuan, urriak 8, Udal Pilotalekuan. Oraingo edizio honetan ere, festa giroa jarriko dute finalaren bueltan, txapelketari bukaera borobila emateko asmoz.

Eguerdian hasita

Hala, 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute Artatsen. Arranon eman dezakete izena joan nahi dutenek. Bazkalostean, berriz, 16:00etatik aurrera, DJ Keep_ak girotuko du partida aurrekoa Arrano tabernan.

18:30ean hasiko dira partiduak Udal Pilotalekuan. Lehenik eta behin, 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute, eta bestelako sorpresak ere izango dira.Lehen partidu honetan Julen Aranburu-Ander Muruamendiaraz eta Humberto-Gallas bikoteak izango dira aurkariak.

Ondoren, 19:30 aldera, final handia jokatuko dute. Bertan, Gallastegi-Josu eta Ugarte-Irizar bikoteak izango dira aurrez aurre, txapela etxera nork eramango.

Bertsoak egubakoitzean

Horretaz gain, partiduaren bezperan, egubakoitzean, bertso saioa izango da Arrano tabernan, doan (22:30). Mikrofono aurrean arituko dira Ane Zuazubiskar arrasatearra, Unai Gaztelumendi eta Eli Pagola bertsolariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak