Denboraldi berrirako 14 taldeak aurkeztuko ditu futbol sailak

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 6a, 11:51

Klubak jokalarien kromoak aterako ditu aurten, nobedade modura.

Zapatuan, urriak 8, Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak dagoeneko hasi den 2016-2017 denboraldi berrirako dituen talde guztien aurkezpena egingo du Agorrosingo zelaian.

Hain zuzen, 14 talde izango dituzte aurtengoan mahoneroek. Horietatik 10 mutilenak izango dira eta gainontzeko laurak, berriz, neskenak.

Aurkezpena

Aurkezpenaren aurretik, gizonezkoen talde nagusiko partidua jokatuko dute 16:00etan Agorrosinen. Bergararrek Ikasberri taldea hartuko dute etxean.

Ekitaldi berezia izango denez, oraingoan sarrera doan izango dute ikusle guztiek, klubeko bazkide izan zein ez.

Partidua bukatzean, banan-banan aterako dira taldeak zelaira, eta argazkiak aterako dituzte. Aurkezpenean zehar, gainera, zozketak egingo dituzte, eta musika ere izango da ekitaldia girotzeko.

Kromo bilduma

Bestalde, ekimen berezia egingo du aurten Bergara Kirol Elkarteak; izan ere, kluba osatzen duten talde desberdinetako futbol jokalarien kromoak kaleratuko dituzte, bilduma egiteko.
Kromo horiek oraindik ez daude eskuragarri, baina aurki aurkeztuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak