Datorren eguaztenean, hilak 12, feria ospatuko dute Elosun. Urteekin ohitura hori galtzen joan den arren, Elosuko feriaren asmo nagusia ganadua saltzea izan ohi zen. Bada, alde horretatik ahalegin berezia egin nahi izan dute antolatzaileek, eta, ganadu desberdina ere ekartze aldera, ganadu haziekin ibiltzen diren Hazikoak gonbidatu dituzte.
Eguneko egitaraua
Beste nobedadeetako bat da umeendako puzgarriak izango direla aurten, txikienak ere ondo pasa dezaten.
Horrez gain, ohiko hitzorduak ere izango dira Elosuan. 12:00etan Napar Zuztarrak ekitalditxoa egingo du, Elosuko nafar gaztelua eta nafar erresuma gogora ekartzeko. 13:30ean, berriz, Sebastian Lizaso eta Jose Luis Gorrotxategirekin bertso saioa izango da.
Arratsaldean, berriz, 17:30ean hasita, idi demak izango dira plazan, eta horiek bukatzean, erromeria. Gainera, egun guztian zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariak arituko dira feria musikarekin girotzen.
Elosura joan etorria egiteko autobus zerbitzua izango da Bergaratik.