Zazpigarren aldia da ikastetxe hartako ikasleak Bergarara datozena. "Orain arte bezalako esperientzia polita eta aberasgarria izatea" opatu die Elena Lete alkateak bai kanpotik etorritako ikasleei eta baita bertakoei ere: "Gozatu topera Mariaren Lagundiak prestatu duen egitarauarekin. Gozatu baita gure herrian. Ongi etorri Euskal Herrira, Bergarara eta gure artera".