Blai-blai prozesu parte-hartzailearen emaitza izan da Haurren basoa. Haurrak izan dira prozesuaren protagista eta helburua jaiari eurak diseinatutako espazioa eskaintzea izan da; eurak sortu dute, azken batean, Haurren basoa. Eta ekimenak bete-betean asmatu du. Bigarren gunera hurbildu diren umeek gozatu egin dute aurkitu dituzten jolas eta ekintzekin.