Gipuzkoako Txapelketako lehiak gaur frontoian

Julen Iriondo 2016ko irailaren 30a

Gaur, egubakoitza, Gipuzkoako Txapelketako bi partidu jokatuko dira Udal Pilotalekuan. Kadeteen lehenengo mailakoa izango da lehena: Ilunpeko pilotariak izango dira kontrario, eta Bergara ordezkatuz Gallastegik eta Etxanizek jokatuko dute. Bigarren norgehiagoka nagusien hirugarren mailakoa izango da: kasu honetan, Zubizarreta eta Otermin bergararrak izango dira pilotari urnietarren aurka ariko direnak. 19:15ean hasiko da jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak