Horretarako, bi ibilbide izango dira: San Antonio-Oliboak-Oxirondo plaza-Haur Hezkuntzako eraikina-Lehen Hezkuntzako eraikina; eta Bolu-Burdinate-Irizar Jauregia-Frontoia-Oxirondo plaza-Haur Hezkuntzako eraikina-Lehen Hezkuntzako eraikina.
Mugikortasun jasangarria ez ezik, euskararen erabilera indartzea ere badu xede egitasmoak; izan ere, eskolara bidean euskaraz hitz egiteko guneak eskainiko dizkie ikasle zein gurasoei. Udalak proposatuta, aurreko ikasturtean egin zuten ekimenaren proba pilotua.