'Euskaldun baten hizkuntza-bidaia' hitzaldia, eguaztenean

Julen Iriondo 2016ko urr. 3a, 17:55

Jardun euskara elkarteak, Hasi etxetik… eta euskaraz  mundura zikloaren barruan, Karmelo Aiestaren Euskaldun baten hizkuntza-bidaia hitzaldia antolatu du urriaren 5erako, 19:00etan Irizar jauregian.

Honela azaldu du Jardunek hitzaldiaren nondik norakoa:

"Euskararen erabilerak izan duen bilakaerak agerian jarri du aldaketa sakona dela hizkuntz ohitura berriak barneratzea. Hizkuntz bidaia hori erraztea da hitzaldiaren helburu nagusia. Hausnarketaren sorburuan, honako hiru galdera hauek daude: Zergatik aldatu hizkuntza-jokabidea eta euskaraz bizitzen saiatu? Zer gaitasun landu behar dira prozesua arrakastatsua izan dadin? Zer oinarri teoriko eta metodologiko erabil daitezke norberaren euskararen erabilera-marka hobetzeko? Hitzaldian, honelako erantzunak proposatuko dira:

• Euskaraz bizitzeko motibazioa indartsuagoa da norberaren asmo transzendentaletan eta balioetan oinarritzen denean.

• Prozesuaren arrakasta bermatzeko beharrezko dira gaitasun emozionalak lantzea, nork bere buruaren ezagutzan sakontzea, huts egitetik ikastea, eta euskararen gaineko aurreiritziak zalantzan jartzea.

• Emaitza hobeak lortzen dira elkarlanean arituta, eta enpatia eta konfiantzatik abiatuta, hizkuntza-gatazkaren paradigma erabilita baino".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak