Jardun euskara elkarteak 5. aldiz udako postal lehiaketa antolatu du. Euskal Herritik eta kanpotik mota eta estilo guztietako postalak jaso ondoren eskerrak eman diete parte hartu duten guztiei.
Nerea Alzelaik Bartzelonatik idatzitako postalak jaso du aurtengo saria. Postal "originala" izan da Altzelairena, "begiak itxita entzun daitekeenaren berri ematen duena". Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea izan da eta aurtengo irabazleak "betean asmatu duenez", hamar pulgadako tableta eroan du etxera.