Kirol Zerbitzuak 1.200 plaza eskaini zituen eta dagoeneko ia 1.038 bete dira. Gogoratu dute urrira bitartean plaza libreak hartzeko eta dauden taldeak osatzeko aukera dagoela eta beraz, herritarrak Agorrosingo kirol gunera gerturatu eta informazioa eskatzera animatu nahi dituzte.
Ekarri laguna kanpaina
Urriaren 6ra bitartean, ikastaroetan dauden ikasleek, begiraleari hala adierazita lagun bat ekarri ahalko dute klaseak probatzera. Begiraleak txartel bat emango dio bere lagun bat jarduera hori probatzera etortzeko.
Sustapen saioak
Doan eta jarduerak ezagutzera emateko helduentzako Core Express eta DBHko adina duten ikasleentzako Multi-Training Gazte eta Urban Dance jarduerak probatzeko aukera emango dute.
Core Expres 30 minutu, irailaren 27an, 20:00etan.
Multi-training gazte, irailaren 27an, 17:10ean.