Bihar ere ez da zertan parte harturik faltako eta 11:00etan, bisita gidatua antolatu dute. Ondoren, Bergarako Orkestra Sinfonikoaren Soka taldeak kontzertua eskainiko du Errekalde Jauregian. 12:00etan, bestetik, tailerrak egingo dituzte San Martin plazan. Taila Elkartea, Zeramika Elkartea, Bolillos taldea, Erraldoi Konpartsa, Beart elkartea eta abar egongo dira bertan. 19:00retan dantza ikuskizuna ikusteko aukera egongo da, Bergarako Musika eta Dantza eskolaren eskutik. San Martin plazan izango da hori ere.