Iker Sanz eta Ane Urruzola 31. Moises Azpiazu Dantza Solte Txapelketako irabazleak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko ira. 24a, 11:07

Lezo eta Villabonara eraman zituzten atzo Bergarako Musika eta Dantza Eskolak, Udalaren laguntzarekin, antolatu zuen Dantza Solte Txapelketako garaikur nagusia. Bigarren saria Azpeitiko Xabier Artolak eta Idoia Besadak eskuratu zuten, eta Irura eta Pasaiatik etorritako Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak, berriz, hirugarrena.

Hamasei urtetik gorako zazpi bikote lehiatu ziren; eta, horien artean zeuden Bergarako bikote bakarra osatu zuten Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo. Bergararrendako lehenengo aldia zen helduen kategorian parte hartzen zutela, eta saririk eskuratu ez bazuten ere, gustura ziren egindako lanarekin.

31. edizioko irabazleak

Euskal Dantzari Biltzarrak izendaturiko hiru kidek osatu zuten epai-mahaia eta honako bost irizpide horiek jarraitu zituzten lehiakideen lana baloratzeko: pausoen trebezia eta kalitate teknikoa; gorputzaren jarrera; arlo artistikoa, hau da, dantzarien estiloa; erritmoa; eta egindako akatsak.

Horrela geratu zen, bada, atzoko podiuma:

  • 1. saria (Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 euro): Iker Sanz-Ane Urruzola (Lezo Villabona)
  • 2.saria (Garikurra eta 180 euro): Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia)
  • 3.saria (Garaikurra eta 170 euro): Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak