Hizkuntzak ikasten dihardutenek taldean bildu eta praktikatzeko aukera izango dute

Autonomoak izango diren mintzapraktika taldeak bultzatuko ditu Udalak. Interesatuek urriaren 17ra arte eman dezakete izena.

Hizkuntzak ikasten dabiltzan herritarrendako mintzapraktika taldeak bultzatuko ditu Udalak. Taldeok autonomoak izango dira, ez da zuzentzaile edo bideratzailerik izango. Herritarrei ikasten ari diren hizkuntza praktikatzeko aukera ematea da egitasmo honen helburua.

Taldeak astean behin bilduko dira, eta saio bakoitzean hurrengo asteko eztabaidarako arduradun bat izendatuko dute. Honek, landu beharreko gaia aukeratu eta prestatuko du.

Izen ematea

Apuntatzeko epea urriaren 17ra arte izango da, eta udaletxeko kultura edo hezkuntza zerbitzuetan, 943779159 telefonoan edo nnarbaiza@bergara.eus helbidean egin daiteke, norberak zein hizkuntza landu nahi duen eta zer ordutegi nahiago duen adierazita.

Aurkezpena urriaren 19an

Taldeen aurkezpen bilera urriaren 19an izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Taldekideek bertan erabakiko dute non elkartu nahi duten aurrerantzean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.