Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EH Bildu garaile Bergaran, 3.000 botorekin

Goiena 2016ko ira. 25a, 21:19

EH Bildu izan da Bergaran boto gehien eskuratu duen indarra, 3.000rekin. EAJk 2.805 eskuratu ditu, eta Elkarrekin Podemosek 983. PSE-EEk 522, PPk 268 eta Ciudadanos alderdiak 49 boto lortu dituzte gaurko hauteskundeetan. Parte-hartzea %66,99koa izan da Bergaran.

Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk, gaur Bergaran irabazi arren, 306 boto galdu ditu, eta EAJk 80. Konparaketa iazko udal hauteskundeekin eginez gero, berriz, 165 boto irabazi ditu EH Bilduk, eta 390 galdu EAJk.

Espainiako Gorteetarako azken hauteskundeetako emaitzei begiratuta, azkenik, EH Bilduk 739 boto gehiago eskuratu ditu, eta EAJk 535 gehiago.

Gainerako alderdiei dagokienez, PSE-EEk botoen erdia galdu du ia 2012ko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, eta PPk gora egin du puntu erdi. Elkarrekin Podemosek Gorteetarako hauteskundeetan Bergaran lortutako botoen erdia baino gutxiago eskuratu du, eta ordukoen erdia pasatxo Ciudadanosek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak