San Migel jaiak ospatuko dituzte Angiozarren egubakoitzean hasita

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 21a, 12:16
Angiozartarrak fin iazko tortilla lehiaketan

Asteburuan zehar eta datorren eguenean, San Migel eguna, gustu eta adin guztietako jendearendako ekintzak egongo dira auzoan.

Hona hemen jaietako egitarau osoa:

  • Irailak 23, egubakoitza

19:00 San Migel zerutik jaistea.

19:30 Ikurrin dantza. Ondoren, ikurrina jartzea, kanpai jotzea eta etxafleroak.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

19:30 Txistorra pintxo-potea.

23:00 Herriko gazteen arteko pilota partiduak.

23:30 Anabasa eta Desados taldeekin jaialdia.

01:00 Kaltzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.

  • Irailak 24, zapatua, Herri Eguna

12:30 Haurrentzako jolasak plazan.

13:00 Triki-txikiteoa buruhandiekin, Miren Errastik eta Harkaitz Allurrek lagunduta.

14:00 Uberarrei ongi etorria.

14:30 Herri bazkaria - kantu bazkaria.

18:00 Mus txapelketa Pagomendi elkartean (10 erregetara).

18:30 Patxi Monterorekin Euskal Herriko dantzak plazan.

20:00 -etatik aurrera ogitarteko goxoak Pagomendi elkartean.

22:30 Obaneuke taldearekin dantzaldia goizaldera arte.

23:00 Argi festa.

  • Irailak 25, domeka

11:00 Meza nagusia.

12:00 Azken urtean jaiotako haurrei ongi etorria.

12:30 Triki-poteoa Angiozarko trikiti-eskolaren eskutik, buruhandiek lagunduta.

18:00 Oihulari Klownen eskutik Trostan antzerki emanaldia plazan.

  • Irailak 29, eguena, San Migel eguna

11:00 Meza nagusia Bergarako jubilatuen abesbatzarekin.

11:45 Bergarako jubilatuen abesbatzaren kantaldia.

12:15 Herriko jubilatuentzat luntxa Pagomendi elkartean.

16:00 Puzgarriak gaztetxoentzat.

19:00 Briska txapelketa.

19:00 Txokolatada gaztetxoentzat.

20:00 San Migel zeruratzea jaiei amaiera emateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak